mendia-2006

Bergarako Pol-Pol Mendi taldearen Beteranoen txokoa.

Nombre:

Bergara (Gipuzkoa)

2006/05/24

4. Irteera


San Martin Arrosa - Donibane Gazazi




Maiatzaren hirugarren astean, hilak 21, 4. irteera burutu dugu. Hasierako asmoa Bidarrai- Donibane Garazi bazan ere, arazo teknikoak medio zirela ibilaldia moztu egin dugu, hau da Bidarrai-tik abiatu beharrean San Martin Arrosa herritik irten gara eta Donibaneraino egin dugu zeharkaldia, 15 Km inguru.
Tartean Jarra( 812 m.) mendi tontorra zapaldu dugu.
Bergaratik goizeko 7 retan abiatu gara, 35 bat lagun.
Eguraldi ona izan dugu nahiz eta hasiera batetan hego puntu bero xamarra izan, goikaldetan haize edarra izan dugu, orduak pasatu ala eguzkia lagun eta arratsalderako bero dexente, dena den mendian ibiltzeko oso ona.
Donibane bisitatu eta jarrialdi bat egin ondoren arratsaldeko 7:30 tan Bergarara heldu gara.


Hurrengo irteera "Picos de Europa" alderuntz Peña Sagra mendi lerrora. Bi eguneko irteera Ekainaren 24-25

2006/05/19

Irteera berri bat, 4.

Maiatzaren 21 ean, irteera berri bat izango dugu, hau Iparralderuntz izango da, egun guztirako. Bidarrai -- Donibane Garazi herrien arteko ibilbidea. Irteera gozieko 7 retan, betiko lekuan, frontoian.

3. Irteera Sierra Cameros Urbión (hirugarren eguna)

3. Eguna (turismoa) Quintanar - Sto Domingo de Silos - Yecla errekaren zintzurra - Covarrubias - Bergara

Suerte daukagu eguraldiarekin, gaur ere giro bikaina. Gozaldu ondoren, 9 terdietan abiatugara Sto Domingo de Silos herrira, bertan La Yecla errekaren zintzurra edo desfiladero izeneko naturaren bitxikeria ikustera jon gara, leku kuriosoa, ordu ta erdian egin dugu buelta, ondoren herria ikusi eta bazkaltzera Covarruvias herriruntz goaz.

Herria ikusi eta ondoren bazkaltzera, arratsaldeko lau terdietan Bergara alderuntz abiatu gara. Hiru egun edarrak pasatu ondoren gaueko 9 retan heldu gara.

Hurrengorarte ( maiatzaren 21 Bidarrai- Donibane Garazi)

2006/05/11

3. Irteera Sierra Cameros Urbión (bigarren eguna)

2. eguna. Pto Manquillo - San Millan - Trigaza - Pineda de la Sierra



Oso giro edarrarekin esnatugaz, garbi garbia, ori bai "Quintanarreko" haize finarekin, nahiz eta atsokoa fiñaua izan. Autobuses "Pto del Manquillo"-ra jo dugu, Quintanarretik ordu eta laurdenera.
Puertoan bertan "vias verdes" bizikletako ibilbide interesante bat pasantzen da, "Monterrubio de la Demanda" eta "Arlanzon" herrien artekoa.
Behin puertoan (1.460m.) ibilaldia hasi dugu pista eder batetik goruntz, San Millan tontorreraino 10 bat Km dugu, ia guztia pistaz, bista edarrak, eskumakaldean urriñera atzoko parajeak "Urbión mendiak" eskerreruntz berriz "Pineda de la Sierra bailada eta bere gainekaldian " Mencilla" gaina. Hiru bat ordu pasa ondoren tontorrean gara (2.131m.). Gainean haizeak jotzen du baina auskalo nola jo duen gauean ikusita zenbait tokitan dagoen antsigarra.
Atsedenaldi txiki bat egin ondoren aurrera jarraitzen dugu, San Millaneko kateari jarraituz, Trigaza (2.085m) mendi tontorreruntz, behin goian bukatu dira eguneko aldapak, orain beheruntz, 30 minutu egin ondoren patxara haundiz bazkaltzen gelditzen gara lepo txiki baten bertatik "Pineda de la Sierra" (gure helmuga) ikusten delarik , beraz beste ordu eta erdi gelditzen zaigu bazkal osterako.

Lasai lasai pistan beruntz abiatu gara "Pinedaruntz" ordu eta erdian heldu gara, gaurkoa bukatu da, ondoren kafetxo bat , herria ikusi, eta berriro autobusera "Quintanar" alderuntz, lasai lasai biharkoa "turismoa" da eta.



3. Irteera Sierra Cameros - Urbión, (lehen eguna)


Apirilak 29,30 Maiatzak 1. Hiru eguneko izan da, Maiatzaren 1-a aprobetxatuz zubi txiki bat egin dugu. Lehenengo bi egunak mendi martxak, hirugarrena berriz turismo eta buelta. Kanpamendu basea Quintanar de la Sierra "Hotel Domingo" izan da.






1 eguna. Viniegra de abajo -Rio Urbión bailada- Laguna Urbión-Tablas de la ley lepoa - Fuente del berro - Ref. Forestal Nta Sra del Duero. (Duruelo de la Sierra)





Apirilak 29 Bergara-tik goizeko 6:00 retan irten gara Viniegra de Abajo herriruntz (Burgos), herritik pare bat kilometrotara Viniegra de Arriba-runtz, pasarela izeneko zubi txiki batean Rio Urbión bailadaruntz sartu ginen, bailada luze eta edarra (3 ordu), tartean el "chorreon" ur jauzia, San Millan ermita, baita "Sergio" mutil bakarti bat, bertan bizi dena, naturan, eta hiru lau bat txabola pasatu ditugu.

Momentu batean erreka bi adarretan banatzen da, guk eskumakoa hartzen dugu, aldapa hasten da eta bereala beste ur jauzi bat topatu dugu eta parez pare 2 Agin, arbola edarrak, liburuak diotenez, milenarioak dira, hemendik aurrera dana goruntz "Laguna de Urbión" lakurarte, lakua erdi izoztuta dago eta Urbión -mendiaren iparraldea elurrez asaltzen da.
Atsedenaldi txiki bat egin ondoren azkeneko aldapa, Tablas de la Ley leporuntz, azken hau edurrez dago eta nahiko gogorra, beraz kontuz hartu dugu. Behin goian haize galanta eta hotza.
Berehala geldialditxo baten bazkaldu eta berehala beruntz bide erraz batetik Bunker izeneko parajera , ondoren pistaz Nta Sra del Duero Aterpe forestalera, bertan autobusa zain dago. Bukatu da gaurko ibilaldi, 7ordu eta erdi egin ondoren, edarra, eguraldi berriz ona naiz eta goiak lainututa egon zenbait momentutan.

Orain autobusean goiaz hotelera " Quintanar de la Sierra " herrira, egun garbia baina haizetsua, hotz.































































































2006/05/06

2. Irteera Montejurra

2006-ko martxoaren 19an Montejurra mendira egin dugu irteera, Labeaga eta Lizarra herrien arteko ibilbidea, tartean Montejurra gaina zapalduz.
Hasiera Labeaga herrian izan da (500 m.) ondoren Monjardin gaztelua, lehen tontorra, ondoren Lukin auzora jetxi ondoren Montejurra( Mendixurra edo Urramendi) tontorrera igotzeko (1.044m.), nahiko igoera lainotsua izan dugu, ondoren laster batean goiti behera Lizarra alderuntz jo dugu, tartean Montejurra-ko gazteluaren hondakinak ikusi, ondoren Iratxeko turismo gunea, Aiegi herria, eta azkenik Lizarrara.

1. Irteera Larrea - Arantzazu

2006 ko otsailaren 19-an eman zen hasiera denboraldi berriari. Hirugarren urtea zen irteera bera antolatzen zena, aurreko bietan bertan behera utzi beharra egon zen edurra tartean zela eta Bergaratik ezin irten gelditu ginelarik.
Aurten bete da ibilaldia, nahiz eta Elgea mendi katean (elgeako parke eolikoa) txingor eta edur ekaitza izan eta hotz galanta haizearen eraginez. 35 lagun 9:30 etan abiatu eta eguerdiko 13:15 etarako
Arantzazura heldu ginen, nahiko eguraldi gris eta petralarekin

Eguneko argazkiak:
















































2006. denboraldiaren egutegia


2006 denboraldiko egutegia:

.- Otsailak 19 : Larrea-Arantzazu (g)
.- Martxoak 19: Montejurra (eg)
.- Apirilak 29-30,Maiatzak 1 : Sierra Cameros-Urbión
.- Maiatzak 21: Bidarrai - Donibane garazi (eg)
.- Ekainak 24-25: Picos de Europa
.- Uztailak 16: Alto de Ezkurra-Otsola-Leurtza (eg)
.- Irailak 9-10: Pirineoak
.- Urriak 12,13,14 eta15: Gredos, Sierra de Gata
.- Azaroak 19: Otzaurte Araia (eg)

(g): Goizerako
(eg): Egun guztirako

2006/05/05

Ongi etorri


BERGARAKO Pol-Pol Mendi taldeko beteranoen txokoa. 2006-ko denboraldia hasita dago, blog honen bitartez aukera izango da urteko egutegia ikusteko, egindako irteeren berri eta urrengo irteeraren datuak.
Baita mendiko argazkiak ikusteko aukera eta mendi web guneen lotura interesgarriak.