mendia-2006

Bergarako Pol-Pol Mendi taldearen Beteranoen txokoa.

Nombre:

Bergara (Gipuzkoa)

2006/05/11

3. Irteera Sierra Cameros - Urbión, (lehen eguna)


Apirilak 29,30 Maiatzak 1. Hiru eguneko izan da, Maiatzaren 1-a aprobetxatuz zubi txiki bat egin dugu. Lehenengo bi egunak mendi martxak, hirugarrena berriz turismo eta buelta. Kanpamendu basea Quintanar de la Sierra "Hotel Domingo" izan da.






1 eguna. Viniegra de abajo -Rio Urbión bailada- Laguna Urbión-Tablas de la ley lepoa - Fuente del berro - Ref. Forestal Nta Sra del Duero. (Duruelo de la Sierra)





Apirilak 29 Bergara-tik goizeko 6:00 retan irten gara Viniegra de Abajo herriruntz (Burgos), herritik pare bat kilometrotara Viniegra de Arriba-runtz, pasarela izeneko zubi txiki batean Rio Urbión bailadaruntz sartu ginen, bailada luze eta edarra (3 ordu), tartean el "chorreon" ur jauzia, San Millan ermita, baita "Sergio" mutil bakarti bat, bertan bizi dena, naturan, eta hiru lau bat txabola pasatu ditugu.

Momentu batean erreka bi adarretan banatzen da, guk eskumakoa hartzen dugu, aldapa hasten da eta bereala beste ur jauzi bat topatu dugu eta parez pare 2 Agin, arbola edarrak, liburuak diotenez, milenarioak dira, hemendik aurrera dana goruntz "Laguna de Urbión" lakurarte, lakua erdi izoztuta dago eta Urbión -mendiaren iparraldea elurrez asaltzen da.
Atsedenaldi txiki bat egin ondoren azkeneko aldapa, Tablas de la Ley leporuntz, azken hau edurrez dago eta nahiko gogorra, beraz kontuz hartu dugu. Behin goian haize galanta eta hotza.
Berehala geldialditxo baten bazkaldu eta berehala beruntz bide erraz batetik Bunker izeneko parajera , ondoren pistaz Nta Sra del Duero Aterpe forestalera, bertan autobusa zain dago. Bukatu da gaurko ibilaldi, 7ordu eta erdi egin ondoren, edarra, eguraldi berriz ona naiz eta goiak lainututa egon zenbait momentutan.

Orain autobusean goiaz hotelera " Quintanar de la Sierra " herrira, egun garbia baina haizetsua, hotz.