mendia-2006

Bergarako Pol-Pol Mendi taldearen Beteranoen txokoa.

Nombre:

Bergara (Gipuzkoa)

2006/07/02

5. Irteera



Picos de Europa ( Peña Sagra )

Bi egunetako irteera, ekainaren 24, zapatua, eta 25-a domeka.

Goizeko 6 retan izan dugu irtera, beti bezala frontoian, animo edarrak, gogoak obiauak baina eguraldi nahiko txepela. Eta alaxe izan da, aste buru edarra baina eguraldi aldetik lainotsua eta lanbru siriña, dena den irteera bikaina.

Hasierako asmoak bete izan dia, hau da zapatuan San Mames herritik abiatu eta Peña Sagra mendatea zeharkatu dugu, tartean "el Cuernon 2.040.m" tontorra zalpaldu eta ondoren "Nuestra Señora de la Luz" ermitxatik Somaniezo herrira jeitsi, ibilbide bikaina eta edarra, baina gaur ezer gutxi ikusi dugu, lainua.

Behin Somaniezon autobusa dugu zain, handik ordu laurdenera Potes-en gare, bertan tartetxo bat egin, ankan tiratzeko........, eta berehala Espinama alderuntz abiatu gara, "Posada Sobre Villa" hotelera, bertan afaldu eta gaua pasatu dugu.

Domekan eguraldia berdin jarraitzen du, lainua, beraz ibilaldi txiki bat egin dugu, Espinama- Mogrovejo zeharkaldia, 3-4 orduku ibilaldia.

Los Llanos herrian bazkaldu eta arratsaldeko 8-retarako Bergaran gare.





Zela edo ala........teknika berrixak probatzen, baina betik lanian ¡¡¡¡¡


Mogrovejo

Karta --------- Menu