mendia-2006

Bergarako Pol-Pol Mendi taldearen Beteranoen txokoa.

Nombre:

Bergara (Gipuzkoa)

2006/09/21

Irteera berri bat 8.


Urrian "pilarika" zubia aprobetxatuz lau eguneko irteera izango da (12-tik-15 tera) . Gredos-era. Piedrahita herrian izango da zentroa, ondorengo egunetan inguruan zehar mendi ibilaldiak. ADI ¡¡¡ iRTEERA FRONTOIAN GOIZEKO 4-1/2 etan.
1. egunean Bergaratik abiatu eta "Peña Francia" mendia ezagutzeko aukera, arratsaldean berriz "La alberca" Salamanca-ko herri famatua bisitatu eta gauerako "Piedrahita"-ra.
2. eta 3. egunetan zeharkaldiak, Gredos zirkoan, Tornavacas inguruan e.a.
4. egunean, buelta "Segovian" parada egin ostean.

7. Irteera





Larunbata Irailak 9 ( Canfrac-Formigal)
Urtero bezala iraileko 2. astean bi egunetako irteera burutu dugu aurten ere. Irailaren 9-an larunbata goizeko 5-1/2 etan 35 mendizale abiatu gara Bergaratik Jaca alderuntz, ondoren Canfrac herrira jo dugu bertatik "Izas" lepoa hartuta "formigalera" jeizteko zeharkaldi egiteko.



Ibilaldia "Canal Roya" bailada bukatzen den lekutik hasi gara (rio seta, parajetik gertu). Berehala jeizten dugu 150 m "Izas" bailada hasten den lekura, errekatxo bat zeharkatu eta berehala goruntzko bidea hartzen dugu. Igoera 3 3/4 ordutan egin dugu, ia ibilaldi guztian "izas" lepoa hartzeko erreferentzi bikaña dugu, "formigaleko ski pistetako erremonte bat", bide edarra eta ia betik erreka bazterretik goaz.



Behin "izas lepoan" deskantsu txiki bat hartu ondoren beruntz goaz beste erreka fresko baten bila, bertan bazkaltzeko. Jetsiera edarra "infernuak" aurrez aurre ditugula eta ezkerraldian "midi" . Behin bazkaldu ondoren "formigaleko" bide hartzen dugu eta arratsaldeko 5.1/2-etan giro ederrarekin "hotel Formigal"-era heltzen gara 6 ordu pasatxo egin ondoren.


"Izas" lepoa urriñera.

Izas bailadan zeharo sartuta.

Izas lepotik "aurrez aurre Infernuak"

"Formigal gertu"

Indarrak errekuperatzeko asmoz eta desidratazioa ez harrapatzeko, sangria....




Domekan berriz ez zegoen planik, beraz bakoitzak berea. Giro edarra eta danerako planak, batzuk "Anayet" tontorrera jo zuten "corral de mulas" etik, beste talde bat Sallen alderuntz eta ondoren Eskarrillara, et beste batzuk "Pacino" eta "escarrako presara" handik Escarrillara.

Formigal atzean utzita "Pacino" alderuntz.


Tartean bista edarrak, Sallent, Lanuza .....


Hemen berriz "Pacino" gaina, leku aparta gure pareja honek 50 urte eskondu zirela ospatzeko, hau da marka¡¡¡¡


Atzean escarra urtegia


2006/09/04

Irteera berri bat, 7.

Ia azken 20 urte bezala Iraileko 2. astean Pirineotako irteera berri baten atarian gaude, irteera beti bezala bi egunetakoa izango da, larunbata irailak 9 eta igandea 10. Aurtengoa Canfranc - Formigal arteko ibilaldia izango da. Irteera frotoian goizeko 6 retan.

6. Irteera

Arazoak direla eta ez dut irteera honen berri