mendia-2006

Bergarako Pol-Pol Mendi taldearen Beteranoen txokoa.

Nombre:

Bergara (Gipuzkoa)

2006/11/02

Irteera berri bat 9.



Aurtengo denboraldia amaitzera doa, beraz azaroaren 19 an azken irteera izago da. beti bezala egun guztirako da eta bazkaria tabernaren baten egingo da. Ibilaldia "Otzaurte - Araia" izango da. Irteera beti bezala frontoian. Kontuan izan

8. Irteera




Pilarica-ko zubi ederra gosatzeko aukera izan dugu, giro edarrarekin, 3 irteera eta turismoa egiteko aukera izan dugu. Oraingo honetan Gredos izan da helburua, nahiz eta lehen egunean zerbait aldendu eta "Peña Francia" parajea ezagutu.









Lehen eguna Urriaren 12a ,osteguna:

.- Bergara- "El casarito-Peña Francia-La Alberca"



Goizeko 4:30 etan irten gara Bergaratik "Peña Francia" parajeruntz sei orduko bidaia egin ondoren Salamanca-ko "el Cabaco" herrira heldu gara bertan gertu "El Casarito auzoa" lehen eguneko irteeraren abia puntua. Bertan aurrez aurre " Peña Francia" eta giroa berriz ezin hobea, beraz 11-kak aldera gorutz jotzen dugu, pare bat ordutan gora heltzeko asmoz, goixan bista ederra argazkietan ikusten den bezala. Peña francia azpikaldean bazkaldu eta beste pare bat ordutan "La alberca" herri famatuan gaude. Herrian pare bat buelta eman eta arratsaldeko 6-retan Piedrahita alderuntz goaz, albergera, bertan hiru egun pasatzeko.

Peña Francia Tontorra













La ALberca-runtz



La Alberca







Bigarren eguna, Urriak 13 ostirala:

Plataforma "El quema-Calvitero, 2.405m-Cuerpo de Hombre erreka-Candelario


Gaur ere eguraldi bikaina, goizeko 9-retan Piedrahita herritik Candelario herriruntz abiatzen gara, bertan El Quema izeneko plataformara-ko bidea hartzen dugu, Candelario herritik 12 km-tara. Bertatik ordu eta erdiko igoera egin ondoren "Calvitero" gaina arrapatzen dugu, bista edarra. Bertan indarrak berritu ondoren gainez gain jarraitzen dugu mendi katea, "Cuerpo de Hombre izeneko parajea ikusi arte, orain goitik behera erreka hartu arte, leku aparta, lasaia, isila,ura, harri galantak, kolorea...... Paraje honetatik Candelario herrira dena beruntz , nahiko luzea baina paraje ederrak zeharkatuz, tartean bazkaria eta ondoren arratsaldeko 5 tetan Candelarion gaude. Herrian buelta bat eman "colesterol " puskat erosi eta berriro ere "Piedrahita"-ra, kanpo base.

"El Quema" plataforma










"Calvitero 2.405m"






Lagunas del Tranpal parajea




"Cuerpo de Hombre" errekaren sorlekua













Bazkaria


Candelarioko "txoko bat"



Hirugarren eguna, Larunbata 14

" La plataforma" Gregos- Laguna Grande-Portilla del Rey 2.374m - Cinco Lagunas Navalperal de Tormes
.
·.3. irteera, hiru egunetan egin dugun zeharkaldi luzeena da, 9 ordu. Ibilaladi luzea, batez ere "Portilla del Rey lepoa hartu ondoren, jeitsiera luzeea ia 5 ordu.
Hasiera La Plataforma de Gredos (Hoyos del Espino) parajetik egin dugu, bide zehatza eta oso landua, bidea Elola Refugioruntz doana da , Laguna Grande izeneko lagoruntz, behin lagoan eskumetara hartu dugu, bertatik "Cinco lagunas" bailadara joateko asmoarekin, tartean bailada txiki bat zeharktatu ondoren "Portilla de Rey" izeneko lepoa hartu dugu, zeharkaldiko alturarik handiena 2.374m. behatoki aparta.
Jeitsiera nahiko traketsa da, harri haundi arteko parajea, ia ordu bete pasa ondoren "Cinco lagunas" bailadako lehen laguna hartu dugu eta banaka banaka bostak pasatu behar dugu, tartean bazkaltzeko denbora hartu dugu eta indarrak berriztu, oraindik 3 ordu ta erdi edarrak gelditzen dira Navalperal herrira heldu aurretik. Arratsaldeko 6 tardietan heldu gara ibilaldi luzea baina edarra, eguaraldia gaur ere aparta. Autobusa hartu eta berriro Piedrahitara azken gaua pasatzera.

Gredos-ko Plataforma








Laguna Grande Bailada, atzean Almanzor


Laguna Grande



Portilla del Rey lepo alderuntz.





Portilla del Rey, aurrez aurre


Hementxe gatxik ¡¡¡¡






Cinco lagunas, Portilla del Rey lepotik


























Laugarren eguna, azkena, hau turistikoa "Segovia", bertan eman dugu goiz partea eta bazkaria ere bertan

Taldea Segovia aldera abiatu aurretik


Segovia