mendia-2006

Bergarako Pol-Pol Mendi taldearen Beteranoen txokoa.

Nombre:

Bergara (Gipuzkoa)

2006/05/24

4. Irteera


San Martin Arrosa - Donibane Gazazi




Maiatzaren hirugarren astean, hilak 21, 4. irteera burutu dugu. Hasierako asmoa Bidarrai- Donibane Garazi bazan ere, arazo teknikoak medio zirela ibilaldia moztu egin dugu, hau da Bidarrai-tik abiatu beharrean San Martin Arrosa herritik irten gara eta Donibaneraino egin dugu zeharkaldia, 15 Km inguru.
Tartean Jarra( 812 m.) mendi tontorra zapaldu dugu.
Bergaratik goizeko 7 retan abiatu gara, 35 bat lagun.
Eguraldi ona izan dugu nahiz eta hasiera batetan hego puntu bero xamarra izan, goikaldetan haize edarra izan dugu, orduak pasatu ala eguzkia lagun eta arratsalderako bero dexente, dena den mendian ibiltzeko oso ona.
Donibane bisitatu eta jarrialdi bat egin ondoren arratsaldeko 7:30 tan Bergarara heldu gara.


Hurrengo irteera "Picos de Europa" alderuntz Peña Sagra mendi lerrora. Bi eguneko irteera Ekainaren 24-25