mendia-2006

Bergarako Pol-Pol Mendi taldearen Beteranoen txokoa.

Nombre:

Bergara (Gipuzkoa)

2006/05/11

3. Irteera Sierra Cameros Urbión (bigarren eguna)

2. eguna. Pto Manquillo - San Millan - Trigaza - Pineda de la Sierra



Oso giro edarrarekin esnatugaz, garbi garbia, ori bai "Quintanarreko" haize finarekin, nahiz eta atsokoa fiñaua izan. Autobuses "Pto del Manquillo"-ra jo dugu, Quintanarretik ordu eta laurdenera.
Puertoan bertan "vias verdes" bizikletako ibilbide interesante bat pasantzen da, "Monterrubio de la Demanda" eta "Arlanzon" herrien artekoa.
Behin puertoan (1.460m.) ibilaldia hasi dugu pista eder batetik goruntz, San Millan tontorreraino 10 bat Km dugu, ia guztia pistaz, bista edarrak, eskumakaldean urriñera atzoko parajeak "Urbión mendiak" eskerreruntz berriz "Pineda de la Sierra bailada eta bere gainekaldian " Mencilla" gaina. Hiru bat ordu pasa ondoren tontorrean gara (2.131m.). Gainean haizeak jotzen du baina auskalo nola jo duen gauean ikusita zenbait tokitan dagoen antsigarra.
Atsedenaldi txiki bat egin ondoren aurrera jarraitzen dugu, San Millaneko kateari jarraituz, Trigaza (2.085m) mendi tontorreruntz, behin goian bukatu dira eguneko aldapak, orain beheruntz, 30 minutu egin ondoren patxara haundiz bazkaltzen gelditzen gara lepo txiki baten bertatik "Pineda de la Sierra" (gure helmuga) ikusten delarik , beraz beste ordu eta erdi gelditzen zaigu bazkal osterako.

Lasai lasai pistan beruntz abiatu gara "Pinedaruntz" ordu eta erdian heldu gara, gaurkoa bukatu da, ondoren kafetxo bat , herria ikusi, eta berriro autobusera "Quintanar" alderuntz, lasai lasai biharkoa "turismoa" da eta.