4. Irteera
San Martin Arrosa - Donibane Gazazi

Bergarako Pol-Pol Mendi taldearen Beteranoen txokoa.


eder batetik goruntz, San Millan tontorreraino 10 bat Km dugu, ia guztia pistaz, bista edarrak, eskumakaldean urriñera atzoko parajeak "Urbión mendiak" eskerreruntz berriz "Pineda de la Sierra bailada eta bere gainekaldian " Mencilla" gaina. Hiru bat ordu pasa ondoren tontorrean gara (2.131m.). Gainean haizeak jotzen du baina auskalo nola jo duen gauean ikusita zenbait tokitan dagoen antsigarra.


Apirilak 29 Bergara-tik goizeko 6:00 retan irten gara Viniegra de Abajo herriruntz (Burgos), herritik pare bat kilometrotara Viniegra de Arriba-runtz, pasarela izeneko zubi txiki batean Rio Urbión bailadaruntz sartu ginen, bailada luze eta edarra (3 ordu), tartean el "chorreon" ur jauzia, San Millan ermita, baita "Sergio" mutil bakarti bat, bertan bizi dena, naturan, eta hiru lau bat txabola pasatu ditugu.
Momentu batean erreka bi adarretan banatzen da, guk eskumakoa hartzen dugu, aldapa hasten da eta bereala beste ur jauzi bat topatu dugu eta parez pare 2 Agin, arbola edarrak, liburuak diotenez, milenarioak dira, hemendik aurrera dana goruntz "Laguna de Urbión" lakurarte, lakua erdi izoztuta dago eta Urbión -mendiaren iparraldea elurrez asaltzen da.

















BERGARAKO Pol-Pol Mendi taldeko beteranoen txokoa. 2006-ko denboraldia hasita dago, blog honen bitartez aukera izango da urteko egutegia ikusteko, egindako irteeren berri eta urrengo irteeraren datuak.
Baita mendiko argazkiak ikusteko aukera eta mendi web guneen lotura interesgarriak.