Irteera berri bat, 5.
Ekainaren 24 eta 25, bi egunetarako irteera izango da. Helmuga KANTAURI MENDI katea. Kantaruri katean zonalde desberdinak daude, Alto Carrion, Alto Campo, Redes, Riaño Mampodre eta Picos de Europa.
Orain Santander alderuntz:
Oraingo irteera "Peña Sagra" izeneko zonaldera da, bera Alto Campo zonaldeko ( iparreruntz aldera) azken muturra da. Peña Sagrak, Polaciones (Nansa bailada) eta La Liébana herrialdeak zatitzen ditu. Peña Sagraren gain ezagunetariko bat igotzeko asmoa da "El Cuernon" 2.043 m.
Ibilaldia San Mames (1.030m) izeneko herrian hasiko da, ondoren "collado de las invernillas" (1.560m.) hartuko da, hemendik " el Cuernon " tontorrera, edo GR-a jarraituz Nuestra Sra de la Luz ermitxara jaitsiko gara, handik zuzenean "Somaniezo" herrira . hemen autobusa izango dugu, Potes-era joateko, ondoren Espinamara bertan afaldu eta gaua pasau.
<< Home